XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) Pilar Miróren seme jaio-berriaren foto bat lortzearren, nik tipo horrekin kafesnea hartzen nuen goizero

...Janakpur T. Karnalirengana gidatuko gintuen jauna Cuatro Caminoseko kafetegi batean aurkitu genuen, abegikor, iragan-mina ...begi urtsu eta fede handiko gizona

...um, Euskal Herrikoak, ondo ...tableau de l'incostance des mauvais anges et demons, primeran ... Karnaliren bila, ezta?

...taberna honetan ikusi nuen lehenengo aldiz ...ez, ez dakit non aurki daitekeen orain ...bere eskuizkribua pasatu nahi zidan

...benetako tibetarra al da?, monje ematen du?

...jende honek gaitasun ikaragarria du itxura nahasteko, horrek ez du ezer esan nahi ... ez, bere lehenengo nobela hark hunkitu ninduen, apartekoa zen, berarekin hizketan aritzea bezalakoa ... bere heziketa izpirituala kontatzen zuen, era garbi, bizi batean, gure gizarteko hezkuntza okerra saltzen zuen han...

baina ez zenuen argitaratu, ezta?...

emaztearekin separatzekotan nengoen eta diskete guztiak lapurtu zizkidan"...

eta non uste al duzu topatuko ote dugula?...

hark ez badu kausitua izan nahi, jai duzue...

nonbait lagunak edo ezagunak izango ditu...

oso ixil bizi zen... taberna batean ari zen, el Torero, baina handik gutxira utzi zuen... ez zuen inork antzematea nahi, horregatik zuen ezizena, Joshema edo... haren lehenengo nobelak kanpana jo zuen eta hurrengoa nik bezain ondo badakizu...

eskerrik asko...

baina Gautamaren filosofian interesatuta bazaudete, guru asko dituzue hemen Madrilen, aukeran"...

...el Torero tabernan Elenak lan zikin guztia zuen ...itxita zegoen baina jabea barruan ari zen

...jabeak uste bai zuen neskak salbuespenik gabe zoratzen zituela, eta larru beltzezko alkondara azten zuen bularrean zabaldua gero, neskak oharkabe aurrera egi ez zitezen

...noski, ez genuen Janakpur T. Karnali delako bat aipatu, Joshemari baizik

...orain dela bost urte ez dela hemendik pasatu ... zer dela eta bilatzen duzue?

...hemen lan egiten zuenean lagundu zidan, problema izugarriak nituen eta beno, orain ezkondu naiz, aisian bizi, eta eskertu nahi diot...

ni senar itsuaren aurpegia hartzen...

bai, Vallecasen bizi zen"...

helbidea?, umm... ogidenda bat zegoen kalean, ala taberna bat zen?, iturri bat zegoen han nonbait uste dut...

...leku hau luken?

...iturria bazen, txorrota bederen, lizun zahar bat ...pareko atarian joko genuen, badaezpada ere

...um, Jose Mari ...um, aspaldian mutil bat bizi da hemen... um, aspalditik ez dudala ikusi... zer egin du?, problemak ditu ote?...

ez, haren familia gara... txikitatik banatu gintuzten...

kontxo, ulertzen dut ba, ez diozue Lobatoni deitu?... itxoin, Marianari galdetuko diogu... Mariana... Mariana